XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jasotako ale bi, adibidez: Baserritar agure batek irakatsi zidan, batere uste etzuala, speaker itza euskeraz.

Ostiko-pelota jokaldia irratiz (radioz) sutondoan entzuten geundela, tarteko ixillune batean esan zun: Ñio! esatari bizkorra, or bestaldean ari dan ori....

Jai goiz batez entzun nuan, izan diteken alkarrizketarik motxena.

Lagun bi txirringoan Azkoiti aldera.

Bide-ondoan mutil-gazte bat, zelaiko larrebeiei begira.

Ontan, dijoanak itzeman eta dio:
- Zai?.

- Bai!, unaiak erantzun.

Laguntasun: Ba-dio norbaitek (Arturo Campion'ek, oker ezpanago) Aita José Arana jesuita, bertso-berri papelak biltzen ibillia zala, ta beraz, naiko pilla aundia inguratua; baño ez dala bertso oien arrastorik gelditu, or nunbait bazterren baten egongo dirala galduta.

Bertso sorta orrekin topo egitea gerta zitzaidan, alabearrez.

Ortik asi nintzan bertso geiagoren billa, mordoska bat bai inguratu ere laister.

Ordurako bañan, elkarren berri gabe, beste norbait ba-zebillen pizkor lan berean, ni baño aurreratuagorik gañera, bere gazte-sasoiaren abaroan.

Arritzeko bertso pilla osaturik da gazte euskaltzale ori, dagoneko.

Bejondeiola.

Esan gabe doa, nere gari alea aren mandioko ale-pillari gogoz gaiñeratu niola; ta geroztik ere, nere laguntasun apurra beretzat izango dala.

Zabalkunde: Baserri ta kale-jende artean liburu sailtxoa banatua naiz, irakurtzeko.

Batzuek itzuli dira, dagoneko, bere tegira; bestetzuk eskuz esku dabiltz oraindio.

Oietatik: .

Irakurleok gazte-jende dira, erabat.

Gazte sail ortatik batzuk berotu ditut EGAN, Eusko-Gogoa ta Kuliska Sorta'ren arpidean jartzeko.

Baiezkoan dira, ta Donosti - Zarautz - Guatemala'rako zuzenbideak arturik, noski.

Urteko nere pozik pozena ori da.

Ori, ta ondoko au gañera.

Bilbo'ra nijoan trenez.

Zumaia'n sartu nintzan.

Sala artan gure euskereak etzeukan zer egiñik.

Leiotik mendira botea zuten nunbait.

Larrera? Deba'n sartu ziran banaka batzuk; Eibar'en ugarixeago.

Alare, euskerarik etzan azaldu iñun.

Plazentzi, Ermu, Zaldibar ta beste erri xeetako jendeek ere barrukoen erara ekin zioten, andre ta anderañoek batez ere.